Guardesen aurkako partidaren bezperan zabaldu du Federazioak albistea: Maitane Etxeberria Espainiako selekziora itzuliko da, Ambros Martin hautatzailearen zerrendako berritasunetako bat delako, 2026ko Europako Txapelketarako sailkapenaren lehen bi jardunaldiak jokatze aldera. Zerrenda horretan daude, halaber, super amara Bera Berako taldekide Anne Erauskin, Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo, Ester Somaza, Elba Alvarez eta Lucía Prades.
Ondorioz, Etxeberria kontzentrazio batera itzuli da Guerreras selekzioarekin eta Pradesek debuta egingo du partida ofizialean, Eslovakian jokatutako bi lagunartekoen ostean.
Espainia 6. moltzoan dago kokaturik Grezia, Israel eta Austriarekin. Greziaren aurka debuta egingo du, Sagunton, urriaren 16an (osteguna, 20,30etan), eta Federazioen batek edo Gobernuak kontrakoa esaten ez badute, Bratislavara joango da Israelen aurka jokatzera, urriaren 19an (igandean 17etan).
2026ko Europako Txapelketa Errusian egitekoa zen, baina, Ukrainaren inbasioaren ondorioz, bertan beherea gelditu zen eta Polonian, Errumanian, Eslovakian, Turkian eta Txekiar Errepublikan egingo dute, 2026ko abenduaren 3tik 20ra, hain zuzen ere.
Etxeberriak eta Erauskinek urriaren 12an egingo dute bat selekzioarekin. Izan ere, 2029 proeiktuaren baitan dauden Lyndie Tchaptchet, Álvarez, Arroyo, Somaza eta Prades jokalariek urriaren 9rako deituta daude. Horregatik, super amara Bera Berak urriaren 8an Lanzarote Zonzamas taldeari egingo dio bisita.
Micaela Rodrigues, Brasilekin
Era berean, urriaren 12rako deitu du Brasileko Federazioak Micaela Rodrigues jokalaria Portugalen Mundiala prestatzeko egingo duten konzentrazioa.
Oraindik iritsi ez bada ere, espero da ere egun horietan Elke Karsten eta Shula Gavilanek Argentinarekin aritzea.