Bera Bera

Select your language

Irailaren hasieran bederatzi egunetan lau partida jokatu ostean eta selekzioek sortzen duten ligako lehen etenaldia igarota “beti zalantzak eragiten dituena”, komunikabideen aurrean Imanol Álvarez, super amara Bera Berako entrenatzaileak bere taldeari eskatu dio Mecalia Atlético Guardésen aurka “egun hauetan entrenatzen ari garen bezala lehiatu behar dugu” (ostirala, 20etan, TDP).

Bere ustez, taldeak “geroz eta ideiak garbiagoak ditu” halere defentsan hobetzeko beharra somatu du. “Rocasaren aurkako bigarren zatiak (sei gol irauli zituen taldeak) konfiantza eman behar digu eta defentsatik partida menperatu”.

Mecalia Atlético Guardés Guerreras Iberdrola ligaren liderra da super amara Bera Berarekin, jokaturiko hiru partidetatik bi irauli ostean, Zonzamasen aurrean etxetik kanpo eta, are estuago, KH7 Granollersekin A Sangriñan.

Imanol Álvarez baietz erantzun dio ea taldea nola dagoen ikusteko partida den galdetuta. “Eszenatokiak ere balio du” eta gogorarazi du “jokaturiko bi lagunartekoetan itxura ona eman dit Guardesek, oso talde ona osatu du berriro, ez dute indarra galdu”. “Sentsazioak dira denbora daramatela elkarrekin jokatzen, oso lehiakorrak dira, are gehiago bere pistan. Halere, iazko garaipena errepikatzen saiatuko gara” adierazi du.

A Sangriña eta Villacelaman jokaturiko lagunartekoetan ez zen aritu Cecilia Cacheda taldeko zuzendaria.

Amoresek  “konzentrazioa” eskatu du

Elena Amores azken hiru denboraldietan izandako etxera itzuliko da. “Partida berezia” dela onartu ostean, taldea ohartarazi du “badakitelako zer suposatzen den etxeko jokalarientzat han aritzea” ondorioz, “oso konzentratuta irten behar dugu, baloiak galdu gabe, eraginkorrak eta partida borobila jokatu”.

Taldeak gaur gauean abiatuko da Galizarantz Autocares Davidekin eta bihar arratsaldean entrenaldi saio bat burutuko du. Partida, ostiralean 20etan (Teledeporte)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores