Bera Bera

Select your language

Atzo Elxen irabazita, super amara Bera Berak Rocasa Gran Canaria hartuko du larunbatean Gascan 19,45etan (Yon Bustamante eta Javier Álvarez), ligako bi partidak bereganatu dituzten hiru taldeetako bi direnak.

Eta jokaturiko bi norgehiagoketan, Rocasa Gran Canariak sentsazio onak utzi ditu. KH7 BM Granollers (29-32) gainditu zuen Palaun, talde jokua nagusi eta Telden ez zion inolako aukerarik eman Grafometal La Riojari (30-17). Golen tarte zabalak lortuta ere, kanariarrek (+16) bigarrenak dira, donostiarren atzetik (+21). Eta Mecalia Atlético Guardés da, Logroñon hitzordua duena, lau punturekin hirugarren taldea.

Rocasak zazpi baja izan ditu eta hiu fitxaketak egin ditu horien artean, María González hegalekoa –ligako golegile nagusia, 13 golekin – eta Maja Portillo pibote suediarra, Savehofetik etorrita. Aitzitik galdu ditu Falcón (erretiroa hartuta), Rebeca López, Jhennifer Lopes, María Cobo, Bayonas eta Sabina Mínguez.

Bajak izan arren, antza Carlos Herrera entrenatzaileak talde orekatua osatu du. Portillok eta Zalduak pibotean, Silvia Navarro eta Lulu Guerra eskarmentua atepean, Sundholm taldeari egokituta, eta María González, bikain hasi dena, hegaletan, Eider Poles central moduan eta albokoetan kalitate handia Da Silva, Almudena Rodriguez eta Martina Lang jokalariekiin.

Rocasa Gran Canariako Carlos Herrera entrenatzaileak Donostia “munduko intentziorik onenarekin” datozela dio, nahiz eta “pista honetan puntuak ateratzea oso zaila izan” onartuta. Entrenatzaileak super amara Bera Beraren “defentsa, kontragola eta jokalarien kalitatea” azpimarratu du. Ondoriz, taldeari “ate aurren asmatzea” eskatzen dio eta horrez gain “defentsak aldaketak egin” eta nahiago duela partida “markagailu bajua” izatea “azken minutuetan aukerak izate aldera”.

Oharra: Zaleek Anoetako eremuan sarbide librea izango dute 19etatik aurrera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores