Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Superkopako final berri bat jokatuko du, kasu honetan, iberiar izaereko hirugarrena beste hainbeste ediziotan, Iruñeko Anaitasuna pabilioian lehen finalerdian SAD Madeira aise gaindituta (31-21, 19-10 atsedenaldian). Finala, larunbatean 20etan Benfica taldeen aurka, Replasa Beti Onak gainditu duena (24-25). Donostiarrek eta Liskoakoek European Leagueko kanporaketan elkar ikusi zuten iazko denboraldian

Donostiarrek hasieratik gainditu dute SAD Madeira, Portugalgo taldeak izandako baloi galerak aprobetxatuta, abiadura trantsizioetan eta eraso posizionalean hartutako erabaki onak baliatuta. Lehen partzialak ondoren ikusi da norgehiagokaren norabidea (4-0), Somazak birritan (4/4), Gavilanek, Amoresek kontraerasoan sartutako golei esker.

Imanol Alvarezek, hasieratik, lau fitxaketetatik hiru jarri ditu, Kruijswijki zuzendaritza emanez, Somaza eta Rodrigues albokoetan, Gavilan pibotean, Amores eta Etxeberria hegaletan eta Prades atepean kokatuz. Eraso-defentsa aldaketarik gabe.

Vicentini (3/4) pibotearekin konektatzea lortu du Madeirak, aldea murrizteko. Egia esan, talde portugaldarrak zailtasunak izan ditu baloiarekin moldatzeko, eta horrek hainbat galera eragin ditu -12 eta 2 soilik donostiarrek-. Hala ere, Gois atezainaren geldiketei esker, ligako eta kopako txapeldunorde portugaldarrarengana hurbiltzeko aukera izan du Maria Duarteren golei esker (14 ": 8-6).

Baina Karstenen lau gol erreskadan sartu ditu (bi penaltiz, 12-7) aldea itzultzeko. Donostiarren erreakzio horrek indarra galduarazi du Madeiran, eta Erauskin, Ogonovszky eta Tchaptcheten kontraerasoak ahalbidetu ditu. Elba Alvarezek 19-10 jarri du atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian, super amara Bera Berak kontzentrazioa zertxobait galdu du, bost minututan bigarren zati osoan baino galera gehiago izan ditu eta pibotearen lerroa tapatzeko arazoak izan ditu. Hala ere, Erauskinek hegaletik asmatu du eta abantaila hamar goletan egonkortu da, Pradesen geldiketi esker (zazpi bigarrenean).

Ondoren, Alvarezek eta Hernandezek Isabel Gois gainditu dute, eta Madeirak Vicentini pibotearekin konektatzen jarraitu du (3/3). Elene Frescok Superkopan debuta egin du azken hamar minutuetan erasoan jokatuz.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 31, Madeira Andebol 21,

super amara Bera 31 (19+12): Prades, Amores (2), Somaza (4), Gavilan (1), Kruijswijk (2), Rodrigues eta Etxeberria (1) -hasierako zazpikoa- Karsten (5, 3p), Erauskin (4), Ogonovszky (3), Arroyo, Álvarez (5, 2p), Tchaptchet (2), Hernández (2), Fresco eta Wiggins (o.a.).

Madeira Andebol 21 (10+11): Gois, Ascensao (1), Oliveria, M. Duarte (5, 4p), Vincentini (6), Marki (3) eta Domingos (1) – hasierako zazpikoa- Rodrigues (3), Ramos, Souza, C. Moniz, S. Moniz (2), Cabral, N. Duarte, eta Ferreira (o.a.).

Epaileak: Raul Oyarzun eta Aritz Zaragueta (nafarrak)

Kanporatuak: Etxeberria eta Karsten (super amara) eta Oliveira, M. Duarte, Rodrigues, Mirka (Madeira)

Partzialak: 4-0, 7-3, 8-6, 12-7, 15-7, 19-10 – atsedenaldia- 20-12, 22-13, 24-14, 27-17, 28-20, 31-21

Gorabeherak: Minutu bateko isilunea egin zen Lisboako funikularrean sortutako biktimen omenez.

MVP: Anne Erauskin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores