Bera Bera

Select your language

Amaitu dira frogak. Guerreras Iberdrola ligako lehen partida iritsi da, Gascan gotorleku (19etan  Roland Sánchez eta Josep Millán, kataluniarrak) eta Conservas Orbe Zendal Porriño aurkari. “Aurrenekoa da, etxean jokatuko dugu eta Iberiar Superkopa aurretik (irailaren 5 eta 6an), ondorioz, irabazi nahi dugu” adierazi du super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek komunikabideen aurrean izandako agerraldian.

Entrenatzaileak onartu du “pozik” dagoela aurredenboraldiarekin. “Beste urtetan adina saio egin ditugu eta sei partida. Seinale ona da jokalari berriak taldea hain azkar moldatu izana” azaldu du.

Helburuaz galdetuta eta taldea aurten ere hiru tituluak lortzeko bidean ikusten duen, Álvarezek azpimarratu du “ez dut horretan pentsatzen”. “Zaila da hiru tituluak berriro lortzea”, dio entrenatzaileak “ez dut presio hori sentitzen” gaineratuz.

Biharko partida, entrenatzaile ermuarrak dio “azken bi urtetan irabazi ez dugun liga erregularra hasiko dugu”, onartuta “lehiaketak egun duen formatoak tarte txiki ematen digu, hau da, puntuak ez dira guztiz erabakiorrak baina ondo hasi nahi dugu”.

Porriñori “errespetorik handiena”. Aldagelari gogoratuko dio “iazko denboraldian hemen irabazi zigun taldea dela eta duela bi urte arazoak sortu zizkigun”. “Zorionez ez dugu askotan galtzen eta horregatik gogoan dugu. Jokalariak adi etortzeko argudio ona da” aitortu du. Galizarrek “asko aldatu dute” eta lagunartekoak ikusita, “defentsa irekia egingo dute” susmoa du Álvarezek.

Entrenatzen saio batzu egin ostean, Elene Fresco zarauztarrak Donostian gelditzea erabaki du. Oraindik jubenila izan arren, lehen taldearekin saioak egingo ditu eta Zilarrezko mailan jokatzea da ideia, nahiz eta biharko deitu du Imanol Álvarezek deialdia osatzeko, “Aurten saiatuko gara gazteak gurekin entrenatu, bidaiatu eta ahal izanez gero, minutuak eskaini”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores