Bera Bera

Select your language

Larunbatean (19etan) super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola 25-26 Liga irekiko du Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka Josean Gasca kiroldegian, 20-21 denboralditik ohiko pista bihurtu dena. 2011. geroztik jaiotzez Bidebietan sortu zen talde honek 100. partida jokatuko du abuztuaren 30ean.

Izan ere, 2011ko azaroan Bera Berak Gascara joatea Europako partidetan erabaki zuen, telebistako emanaldien mesedetan. Belgikako Antwerpen izan zen aurkaria eta ordutik 99 partida ofizial jokatu ditu talde donostiarrak Anoetako pista zaharrean. Bera Berak Gascan Ligako 65, Europako 30 eta Superkopako lau partida jokatu ditu, horietako bi iberiar izaera zituztenak, lehen edizioa antolatu zelarik 2023an. Horrez gain, Gascak partida handiak hartu ditu, besteak beste, Txapeldunen Ligako multzoen faseak (2013), EHF Cupekoa (2019), European Leaguekoa (2025) eta Europako lehiaketa nagusiko kalifikazio fasea ere bai 2016an, Realaren laguntzarekin) (ikus erantsitako taula). Ligan ere partida bikainak eta 2021an, publikorik gabe, super amarak Liga eskuratu zuen matematikoki bertan.

Hain da gogorra Europako txapelketa, ezen talde donostiarrak Gascan jokatutako 30 partidetatik 14 bakarrik irabazi baititu, bost berdinduta.

Gascaz gain beste pista batzuetan ere aritu da Bera Bera. Antwerpen talde belgikarren aurkako itzulikoa Egian jokatu zen; Bidebietan, Danubius Galatiren aurka (2013an), eta Tolosan, Suitzako LK Zugen aurka, 2019an. Gainera, etxetik kanpo bi kanporaketa osoak jokatzea onartu zuen. 2014-15ean Italiako Jomi Salernorekin eta Turkian, Kastamonuren aurka (2017-18).

Mugikortasun hori ez da berria Europan. 2011 baino lehen, Donostiako debuta Europan hartu zuen Gascak, Bidebieta obretan zegoelako. 1993an izan zen, Modea Tuing Zagrebeko kroaziarren aurrean (Gara-ko kazetari Juan Carlos Elorzaren informazioa), urte berean Gagny talde frantziarraren aurrean, 2003an Bielorrusiako talde baten aurka eta 2004an Podravkarekin. Errenteriak bost partida ere hartu zituen (1998, 2002an bi, 2007an eta 2008an), eta 2003an, Andoainen eta Lasarte-Orian.

Gasca: % 86ko garaipenak Ligan

Ligan kontua aldatu egiten da. 2012-13 denboraldian Gascan ligako partida bat jokatzea eragin zuen ETBk, kasualitatez Esther Arrojeriaren debuta suposatu zuena.

Ondoren, klubak aitortzen du nolabaiteko bertigoa izan zuela Bidebieta utzi eta Josean Gasca kiroldegian ligan ere bertakoa izateko, ordura arte Europako partidetarako edo Superkoparako lekua baino ez zena. Covid 19aren pandemia osteko edukiera mugek Gascara salto egitera eragin zuten, Bidebietak baino jende gehiago har zezakeelako. Aro honetako lehen partida 2020ko irailaren 18an izan zen, Mecalia Atletico Guardesen aurka, ikusle gutxirekin – segurtasun tarteak direla eta –. Gainera, urte horretako azaroan, Eusko Jaurlaritzak ateak itxita joatea erabaki zuen, eta hala izan zen 2021eko maiatzera arte.

Normaltasuna iritstia, ez zen atzera bueltarik izan Bidebietan, Replasa Beti Onaken aurka jokatu zen partida izan ezik, Gasca okupatuta baitzegoen IDK Euskotrenen Europako konpromisoaren ondorioz. 2021eko martxoaren 31n Kopako kanporaketa ere bertan jokatu zuen super amarak Morvedrerekin.

Superkopak:

Telebista kontuak tarteko, Gascak 2013ko eta 2015eko Superkopak hartu zituen, biak Bera Bera eta Rocasa protagonista zirela, eta bietan etxeko taldea atera zen garaile. 25-24 Imanol Alvarezen debutean eta 18-17 Montse Puche aulkian zela.

23-24 denboraldian, Espainiako eta Portugalgo federazioek Iberiar Superkopa emakumezkoen arloan ere antolatzea ere erabaki zuten, Donostiak eta Gascak zazpi metroetatik konpondu zen lehen edizioa hartuz, super amara Bera Berak Costa del Sol Malagaren aurka irabazita (31-30). Finalerdietan, gipuzkoarrek Benfica gainditu zuten (33-28).

Horrenbestez, talde donostiarrak 2011ko azarotik Gascan jokatu dituen 99 partidetatik, 74 irabazi, hamar berdindu eta 15 galdu ditu.

super amara Bera Berak Gasca gotorleku bihurtzea lortu du -% 86ko garaipenak Ligan-, eta emaitzetatik haratago, zale gehiago lortu ditu, mila abonamendu sendotzea eta, azpimarratzekoak, European Leagueko azken partidetan sarrera guztiak saldu zirela.

 

 

Denboraldia

Europako lehiaketak Gascan

Aurkaria

2011-12

EHF Cup                          R3

Antwerpeen (BEL) (37-15)

 

                               Last 16

Lada (RUS) (35-34)

2012-13

Cup Winners’ Cup.              R3

Danubius Galati (ROM) (26-23)

 

                                        Last 16

Vistal Laczpol Gdynia (POL) (29-17)

 

                           ¼

Thuringer (ALE) (15-33)

2013-14

Champions League              FG.  J1

Vardar (MAZ) (19-23)

 

                                        FG J3

Larvik (NOR) (17-27)

 

                                        FG J6

Podravka (CRO) (28-19)

2014-15*

EHF Cup                          Last 16

Muratpasa (TUR) (30-30)

2015-16

EHF Cup                          R3

Iuventa (SLK) (24-24)

2016-17

Previa CL. Donostia.              Semifinal

Hypo (AUS) (21-25)

 

                                        3er y 4º

Gomel (BIE) (28-20)

 

EHF Cup                          QR3

Brest (FRA) (20-25)

2017-18*

EHF Cup                          R1 

Colegio de Gaia (POR) (26-25)

2018-19

EHF.                                QR3

Dunajvarosi (HUN) (22-23)

 

EHF Cup. Fase grupos     J4

Nykobing (DIN) (28-36)

 

                                        J5

Podravka (CRO) (32-26)

2019-20

EHF Cup.                         QR1

Zug (SUI) (30-16)

 

EHF Cup.                         QR2

Corona Brasov (ROM) (33-32)

2020-21

European League.              QR3

Zvezda (RUS) (27-27)

2021-22

European League.              QR2

Paris 92 (FRA) (27-27)

 

European League.              QR3

Valcea (ROM) (27-29)

2022-23

European League.              QR3

Besançon (FRA) (24-27)

2023-24

European League.              QR3

Sola (NOR) (34-28)

2024-25

European League.              QR2

Benfica (POR) (32-32)

 

European League.              QR3

Lublin (POL) (26-20)

 

European League.              FG. J1

Paris 92 (FRA) (33-28)

 

European League.              FG. J3

Fredrikstad (NOR) (32-26)

 

European League.              FG. J6

Flames (ALE) (29-31)

 

European League.              FG. ¼ ida

Blomberg Lippe (ALE) (25-28)

* Italia eta Turkian kanporaketa osoak jokatu ziren

Liga Gascan

Jokatutakoak

Irabazita

Berdindutak

Galduta

2012-13*

1

1

 

 

2017-18

2

2

 

 

2018-19

2

2

 

 

2020-21

11

9

2

0

2021-22**

12

12

 

 

2022-23***

13

10

0

3

2023-24

14

13

1

 

2024-25****

14

11

2

1

 

65

56

5

4

* Bera Berak Valenciarekin jokatu zuen 2012ko urrian, ETBk eskaini zuena, Arrojeria debuta izan zelarik.

** Bera Berak Zumaian jokatu zuen Sant Quirze taldearen aurkako partida.

***Bera Berak Tolosan jokatu zuen La Riojarekin klubaren 50. Urteurrena zela eta.

*** Bera Berak Zumaian jokatu zuen Xixonekin klubaren 50. Urteurrena zela eta. Bidebietan Beti Onakekin Gasca okupatuta zegoleako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores