Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa super amara Bera Berak EHF European League 2025-26 txapelketan izena emateko bete beharreko baldintzak osatu ditu, Espainiako federazioak bideratu dituenak, ligari dagokion lehenego lekua erreserbatuz. Horrela, Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian arituko dira donostiarrak, iazko esperientzia errepikatze aldera. Europan 30. partaidetza izango da.
Ondorioz, administrazio tramiteak bete ditu super amara Bera Berak, besteak beste, 15.000 euroko bermea jarri du EHFn eta partidak jokatzeko bi kirol instalakuntza ezarri: Josean Gasca eta Donostiako Illunbe Arena.
Europako Federazioak uztailaren 15ean zozketatuko ditu sailkapen faseak. QR1 izeneko lehen kanporaketa (azken urtetan burutu ez dena), abuztuaren 30ean eta irailaren 6an jokatuko litzateke; QR2, irailaren 27an eta urriaren 4an eta QR3 kanporaketa azaroaren 8 eta 15ean jokatuko da, multzon faserako sailkapena emango duena. Ligaxka urtarrilaren 10ean hasi eta otsailaren 21ean amaituko da.
Behin multzoen fasea sailkatuta eta final-laurdenak jokatuta, super amara Bera Beraren helburua ligaxkan aritzea da hurrengo urtena ere. Antza, azaroko kanporaketan lehiatzen hasiko dira donostiarrak, halere, zozketan talde indartsuak izango dira. Txapeldunen liga jokatzeko gonbidapenak onartu arte (besteak beste, Podravka, Ikast, Borussia Dortmund, DVSC Schaeffler, Tertnes Bergen edo Sola HC norvegiarrak, Gloria Bistrita edo Baia Mare taldek eskatu dute) eta EHFk zerrenda buruak osatu bitartean jakingo ez dena.
Ondorioz, European Leaguen arituko dira Frantziako Dijon, Chambray eta Besançon; Blomberg-Lippe eta Bensheim Auerbach alemianar ezagunak; Copenhagen daniarra; Mosonmagyarovar eta Esztergomi hungariarrak; Norvegiako Larvik eta Molde; Malena Cavo eta Fernandesen Zaglebie poliniarra, MKS Lublin ezaguna eta Kobierzyce taldea; Banik Most txekiarra; Boadaren Dunajska Streda eslovakiarrak; Rapid Bucuresti errumaniarra eta Skara edo Savehof suediarrak. Iazkoa errepikatzea da helburua. “Udan multzoen fasean egoteko amets egin genuen eta final-laurdenetara ere sailkatu ginen” gogorarazi zuen Álvarezek, “datorren urteari begira nola ez dugu multzoen fasea helburutzat joko” gaineratu zuen entrenatzaileak.
30. partaidetza Europan
1993ko irailean egin zuen debuta Europan Bidebietako talde honek. Orain arte 134 partida jokatu ditu eta 30. partaidetza burutuko du datorren denboraldian.