Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak denboraldi honetako lau bajak bezain beste altarekin bete nahi ditu. Nicole Wigginsen fitxaketa baieztatuta, klubak orain jakinarazi du Ester Somaza ezker albokoa eta Elena Amores ezker hegalekoa 2026-27 denboraldira arte sinatu dituela.

Ester Somazak 97 partida ofizial jokatu ditu KH7 BM Granollersekin, eta 383 gol sartu. Denboraldi honetan bosgarren izan da liga erregularreko golegile nagusien zerrendan, 109 gol sartuta 24 partidatan. Granollersekin European Cupeko lau kanporaketa jokatu zituen 22-23 denboraldian, non final-laurdenetan galdu zuten Rocasarekin.

Maila guztietan izan da internazionala (etorkizuneko selekzioarekin, jubenil, junior eta gorenarekin), Somazak 20 partida jokatu ditu Guerreras selekzioarkein, besteak beste, 2023ko Munduko Txapelketa Danimarkan, 2024ko Europako Txapelketa Suitzan eta Kroaziaren aurka 2025eko Munduko Txapelketarako sailkatzeko kanporaketan ere bai.

super amara Bera Berak kanpoko jaurtiketa eta defentsako sendotasunean irabazi du. Bigarren denboraldia baldintzatuta dago.

Elena Amoresekin, berriz, Donostiako taldeak abiadura eta definizioan irabazten du hegaletan.

Alacanteko Petrer herrian jaio zen, eta 23 urte beteko ditu uztailean. 21-22 denboraldian Eldan jokatu zuen eta ondorengo hiru denboraldietan Mecalia Atletico Guardesekin aritu da, 93 partida jokatu ditu eta 245 gol lortu ditu. European Cupeko finala jokatu zuen, 10 partida jokatu eta 17 gol lortuz.

Amores 14 aldiz izan da junior internazionala.

Hegalekoa eta Somaza Ambros Martinen zerrendan daude, izan ere, aste honetan Sierra Nevadako CARen burutuko du Espainiako selekzioak konzentrazioa. Bertan dira Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo, Elba Álvarez eta Lucía Prades ere bai.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores