Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak ez du inoiz jokatu denboraldi honetan adina partida ofizial. Larunbatean, Gascan 19etan, Grafometal La Rioja hartuko du liga erregularra ixteko. Denboraldiko 43. partida izango da, eta play-offetako final-laurdenetako kanporaketa gutxienez bi falta zaizkio oraindik.

Ohorezko mailan eman dituen 35 urteetan, orain arte talde donostiarrak partida gehien jokatu dituen denboraldia 2018-19 izan da, guztira 42 partidarekin hain zuzen ere, non Txapeldunen Ligako aurreko fasea Lublinen (2), EHF Cupeko multzoen faserako txartela (2+6), Superkopa (1), Kopako bost partida, (Alcobendasen aurkako kanporaketa barne) eta ligako 26 partidak batera jokatu zituen. Kanpaina hori eta oraingoa dira super amara Bera Berak 40 topaketa ofizialak gainditu dituen bakarrak.

Izan ere, Europako ibilbideak eta liga sistemak markatzen dute denboraldian zehar jokatu beharreko partida kopurua. Ligan 16 talderekin egindako kanpainak egon izan dira, eta Europako ibilbide luzeak dituzten urteak. 2018-19 denboraldiko 42 neurketez gain, Bera Berak 38 jokatu zituen Errekopako finalerdietara iritsi zen denboraldian, 2007-08 denboraldian. Lau kanporaketa izan ziren, eta horri Bidebietan Cementosen aurkako Superkopa gehitu behar zaio, 2008ko otsailean -irabazi zuen lehena-, Kopako hiru partidak (finala galdu zuen Lizarran, Parc Saguntoren aurka) eta Ligako 26 neurketak. Aurretik 37 jokatu zituen 1995-96an eta 2002-03an.

Orain arte, super amara Bera Berak 42 partida jokatu ditu, Guerreras Iberdrola Ligako 25, Europako 12 (adibide gisa, Txapeldunen Ligako ligaxkak 14 jardunaldi ditu), Portugalen jokatutako Iberiar Superkopako bi eta Granollerseko Erreginaren Kopako hiru. Gutxienez 45 jokatzera iritsiko da, eta gehienez 50 norgehiagoka balizko finalean hirugarrena jokatuz gero.

Eliten egiten ari den ibilbide honetan denboraldiko ia 32 partida jokatu ditu bataz beste talde donostiarrak. Hortaz, 45 partida jokatzeak maila ona erakutsiz meritu handia du, are gehiago bi titulu lortuta eta European Leagueko lauko finala jokatzeko zorian egon denean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores