Bera Bera

Select your language

Klubeko sare sozialen bidez, Elke Karstenek super amara Bera Berarekin beste denboraldi baterako berritu duela iragarri du. “Pozik nago beste urtebetez jarraitzeagatik” adierazi du Argentinako internazionalak.

Ondorioz Karstenek seigarren denboraldia beteko du super amara Bera Beran. “Asko gustatzen zaidan eta egon nahi dudan lekua da” dio albokoak, eta, aldi berean, “guztia ematea eskatzen duena eta zergatik ez, irabazi” nahi duen taldea delako. Beraz, Karstenek aitortu du “erronka polita dela nire ibilbidearekin jarraitzeko”.

156 golekin, Argentinako internazionala da taldeko goleatzaile nagusia denboraldi honetan. Liga amaiera ikusteaz gain, Karstenek erronka finkatu du jada: “datorren urtean berriro Europan sartzea eta jendearen babesa izatea”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores