Bera Bera

Select your language

Gaur, Gipuzkoako Poliklinikan, Eider Tapiari eta Ander Etxeberriari, Bera Bera eskubaloi taldeko senior jokalariei, ebakuntza egin diete belaunetako lotailu gurutzatuan min hartuta zeudelako. Biek adierazi dutenez, ebakuntzak oso ondo atera dira.

Zilarrezko mailako Bera Berako jokalariak 2025 osoa darama jokatu gabe lesioa zehaztu den arte, espero baino larriagoa, zoritxarrez. Abenduan, Bera Berarekin Euskadiko jubenil mailako selekzioaren aurka Zumaian jokatutako lagunarteko partida batean, Tapiak minutu batzuk besterik ez zituen egin, zerbait sentitu zuen eskuineko belaunean eta erretiratu egin zen.

Imanol Alvarezek bederatzi aldiz deitu du Tapia super amara Bera Berakin, horien artean, urriko European Leagueko bi partidak eta Lublinen aurka Gascak jokatuko zena. Tapiak Ligako lau partidatan parte hartu du, Gijonen aurka Zumaian eta Zuazoren aurka Gascan gol bana sartuta.

Bestalde, Ander Etxeberriak lesioa izan zuen ezker belaunean, martxo hasierako partida senior batean.

Gaur hasiko da atzerako kontaketa. Animo biei eta pazientzia!!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores