Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola ligan ari den super amara Bera Bera eta Zilarrezko Mailako ibilbidea seigarrren postuan amaitu duen bigarren taldeak elkarren aurka jokatuko dute Euskal Kopako finalerdia. Hitzordua, apirilaren 16an, asteazkenean 19etan, Bidebietan. Sarrera libre izango da.

Senior mailan Euskal Kopa parte hartu ahal izateko, estatu mailan aritu behar da taldea. Iaz Zilarrezko mailara igota, Bera Beraren bigarren taldeak Aiala Zarautz eta Eibar Eskubaloia taldeak gainditu zituen finalerdia jokatu ahal izateko. Ulertezina izan arren, Euskal Federazioaren arautegiaren arabera klub bereko bi taldeek ezin dute elkarren contra jokatu, ondorioz, finalerdian beharko du.

Finalean Zuazo dago zain, Ermuko Errotabarri taldeari 22-30 irabazi zion Ermuan jokaturiko norgehiagokan.

Super amara Bera Berak internazionalekin aritzeko aukera izango du eta larunbatean, apirilaren 19ko (Gasca, 19etan) Rocasaren aurkako Ligako partida prestatzeko erabiliko du neurketa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores