Bera Bera

Select your language

Elba Alvarez zentralak super amara Bera Berarekin duen konpromisoa luzatu du gutxienez 2025-26 denboraldira arte.

Vigon jaiotako jokalaria bere lehen kanpaina burutzen ari da Donostian, eta taldean lan garrantzitsua du. super amara Bera Berak denboraldi honetan jokatu dituen 39 partida ofizialetan parte hartu du, eta 110 gol sartzeaz gain – taldeko hirugarren goleatzaile nagusia –,kalitatea eta joko ikuspegia erakutsi ditu.

24 urte beteko ditu laster, Alvarez funtsezko pieza izango da taldearen egituran datorren denboraldian. Klubari egindako adierazpenetan, Elba Alvarezek esan du “pozik” dagoela kontratua berritzeagatik. “Duela urtebeteko Elbari galdetuz gero, ez luke sinetsiko denboraldi honetan bizi izan dudan guztia, Superkopa, Erreginaren Kopa, ia European Leagueko Lauko Finala jokatu ahal izatea”. “Oso denboraldi positiboa izan dela uste dut, eta gehiagorako gogoa dut” adierazi du.

Menendez eta Arrojeria faltan botako dituela onartu du zentralak. “Zorionekoa naiz bere azken urtea partekatzeagatik”, eta nabarmendu du biek jakin dutela “Bera Beraren balioak trasmititzen”. Azkenik, liga amaieraren atarian, galiziarrak “Europako partidetara etorri den jendea animatu nahi du, ligakoetara etor dadin. Hor egongo gara eta”.

Maitane Etxeberria, Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta klubak baieztatutako Nicole Wigginsekin elkartu da Elba Álvarez. horrez gain, egungo plantillatik, datorren urterako kontratua dute Lucía Pradesek eta Eszter Ogonovszkyk.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores