Bera Bera

Select your language

Bigarren izateko borrokan sartu da berriro Lacturale Bera Bera kadete nesken taldea, larunbatean Bidebietan Errotabarri Ermua gaindituz (29-24), partida guztiak irabazita zeramatzan liderra. Garaipenari esker, bigarren izateko aukerak dituzte oraindik donostiarrek. Bi jardunaldien faltan, Basaurin bi puntuak behar dituzte (apirilaren 6-7an) eta horrez gain, Urdanetaren kale bat.

Era berean, etxerako lanak egin zituen Bera Berak Eibarrekin Bidebietan eta guztia jokoan izango du apirilaren 14-15ean Zarautzen. Ameztoi Zarautz líder da, puntu bateko aldea du Bera Berakiko eta, horrez gain, hirugarren Berango Urduliz begira dute, izan ere, bizkaitarrek donostiarrek baino puntu bat gutxiago dute eta Etxebarrin izango dute hitzordua.

Bestetik, Herrería Bidebieta Bera Berak bi hitzordu zituen asteburuan. Larunbatean amore eman zuten Bidasoarekin eta igandean, Basauri gainditu zuten sailakpenean laugarren kokatzeko.

Emaitzak:

Euskal Liga:

Senior neskak:

BERA BERA                                  28-15    MEK EIBAR ESKUBALOIA B

Kadete neskak:

LACTURALE BERA BERA              29-24    ERROTABARRI

Kadete mutilak:

HERRERIA BIDEB. BERA BERA     27-37    ZAISA BIDASOA IRUN            

HERRERIA BIDEB. BERA BERA     36-29    INDUPIME BASAURI

Gipuzkoako lehiaketak:

Senior mutilak:

SAIEKO SARDEXKA TABERNA      26-26    BERA BERA

Jubenil neskak:

MEK EIBAR ESKUBALOIA             21-13    LACTURALE BERA BERA

Jubenil mutilak:

HERRERIA BIDEB. BERA BERA     41-27    ALOÑAMENDI

Infantil neskak:

BERA BERA LARANJA                  --           URNIETA ÑAM RESTAURANTES

Infantil mutilak:

ZUBACOR ELGOIBAR                   -            INFANTIL BERA BERA URDINA

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores