
Partida garrantzitsua gizonezkoen lehen taldearentzat Uribealdean, 14 urtez azpikoen lagunartekoa Ordizian eta eskola, beti bezala, igande goizean guztiontzat irekia.

S18, S16 eta S14 garaipen handiak eta gizonezkoen eta emakumezkoen senior taldeen porrotak. Eskolak gogor entrenatu du eta animo guztiak bidali dizkie Aratzi eta Antoni, Los Angelesen jokatuko diren munduko sevens serieen finalerdiak jokatuko baitituzte. Azkenean laugarren. Zorionak!!!

Oso partida onak izan ziren gizonezkoen senior taldeenak eta garaipena lortu ez bazuten ere, zertaz dauden eginak erakutsi zituzten. Gurdizaharren lagunartekoa EGOR 24a prestatzeko. Eskolak ederki gozatu du Iruñeko lokatzan.