Guesalaga Okelan Zarautz - AVK Bera Bera
Azaroaren 20ena 16:00etan gure mutilek Astiko zelaian jokatuko dute Zarautz rugby taldearen aurka. Hauek Mazabi Independienteren aurka oso partida serioa egitea datoz, eta puntuak behatz puntekin ferekatu zituzten liderraren aurka, beraz, aurreikus daitekeenez azken jardunaldian ihes egin zitzaizkien puntuak harrapatu nahiko dituzte.

AVK Bera Bera 22-22 Valtecsa UBR
Puntu banaketa Anoetako miniestadioan. 22na punto talde bakoitzak. Lehia bizia bi taldeen artekoa. Batere erraza ez da egoera hauetan partidoei aurre egitea beraz guztiz txalogarria mutilek atera duten lana.

AVK Bera Bera - Valtecsa UBR
Igande hontan, azaroak 14, eguerdian (12:00) Bera Berak Kote Olaizola zelaian Universitario Bilbo Rugby taldea jasoko du. Bilbotarrak etxean Zarautzen aurka galtzetik datoz, beraz, imaginatzekoa da arantza ateratzeko gogoz etorriko direla.

Vithas Gasteiz 26-29 AVK Bera Bera
Taldeak 4 puntu ekarri ditu Gasteiztik. Partidu gogorra izan da ezbairik gabe, itxia. 0-10 jarri baldin bagera lehen zatiko 15 minutuetan gainetik, Gaztedi ez zegoen ezer oparitzeko prest eta segituan estutu gaitu.

Igande honetan, azaroak 7, goizeko 11:30etan , gure lehen taldeak Gamarrako zelaian jomatzen du Gaztedi taldearen aurka. Lehia ikusgarria izango da, bi taldeak bait daude garaipen gosez. Guk ez badiogu hasiera bikainik eman denboraldiari, ezingo dira Gasteiztarrak asetuta egin beraienarekin ere. 2 partidutik 2 porrot jaso bait dituzte.