Asteburuko erronka nagusiena Zarauzko Aritzbatalden izan zuen Bera Berak. Eibarrek irabazita, gutxienez punturen bat behar zuten donostiarrek laugarren postuari eusteko. Eta partida bikaina jokatu zuen Jon Begiristainek zuzendutako taldeak, batez ere, defentsako lana eta Zabala Goñi atepean. Atsedenaldian gol bakarra alde (9-10), bigarrenean luzatu zen Bera Bera Ainara Lópezen golei esker. Amaieran, 17-22. Datorren igande eguardian, Castroko Sustatuz Los Chelines, gaur egun sailkapenean hirugarren den taldea, hartuko du Bera Berak Bidebietan.
Hamabi hitzordu izango ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek asteburu honetan. Zilarrezkoan, Bera Berak Aritzbatalden izango du erronka (larunbatean 19,30etan), izan ere, Aiala Zarautz Bidebietan nagusi izan zen eta azken jardunaldian Castron ere irabazteko gai izan zen. Beraz, lehia bizia espero da.
Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Orio hartuko du Bidebietan 15etan eta Bera Bera Donibanek Zarautzen 15,30etan, Aritzbatalden ere bai.

Bidebietan garaipena argia lortu zuen Bera Berak Caja Viva Blendio Sinfín Santander (33-19) eta laugarren postura salto egin du Eibarrek Zaragozan galduta. Lehen zatian, Elene Vázquez gidari, ondoren Ainara López, Elene Fresco eta Olaia Lizeagak hartu zuten lekukoa. Urtebete baino gehiago jokatu gabe, Eider Tapia taldearekin itzuli zen.
“No ha sido una decisión fácil, aunque llevaba tiempo pensaba en ello. Algo en los últimos meses venía diciendo dentro de mí que era momento de cambiar”. “Es la decisión que tenía que tomar, estoy muy tranquilo y muy satisfecho con ella” ha explicado el entrenador del super amara Bera Bera su decisión de no continuar la temporada que viene.



































