Astean zeharreko kalitatezko entrenamenduen islapena izan da asteburu honetako partidua.
Pretemporadan eginiko lagunartekoan geratutako arantza hori kendu nahi genuen hasieratik
eta partiduan zehar gure benetako jokoa erakutsi.
Hasiera puntuz nahiko parekatua izan zen baina gure sentsazioa ona zen (10-14).
Bigarren zatian sentsazio horiek egi bihurtzeko helburua jarri genien neskei eta horrela izan
zen, orain arte egin ez dugun partziala egitea lortu genuen (4-30). Defentsa gogorrak izanik,
Interreko neskei gauzak zailak jarriz, baloi lapurreta asko egin genituen, erasoan ausartak
izan eta aukeraketa onak eginez saskiraketa erosoak egitea lortu genuen.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan, Interreko neskak asko itxi ziren zona barruan,
defentsa oso itxia egin ziguten. Hasieran ez genuen asmatzen egin beharreko jokoa,
barruraka sartu nahi genuen bai edo bai jokoa ondo ulertu gabe. Baina oraingo honetan ezin
zen hori egin eta beste bide bat aurkitu behar genuen. Neskak pixkanaka hori ulertu eta
beste baliabide batzuk erabiltzen hasi ziren, barrura sartu eta baloia azkar kanpora atera
kanpoko tiro azkarrak bilatzeko, parada eta tiro, bomba…. (9-6) (10-16).
Entrenatzaileok oso pozik gaude neskek eginiko lanarekin, entrenamendutan lantzen ari
garena praktikan jartzen ari direlako. Egunerokotasunean landutako finalizazio ezberdinak
egitera ausartzen ari direlako pixkanaka eta hori ezinbestekoa da jokalari bezala garatzen
joan daitezen.
Zorionak Neskak! Orain bi aste ditugu lanean gogor jarraitzeko eta hurrengo partiduan
pausu bat gehiago emateko.
Hurrengo partidua, Manteo kiroldegian Abenduaren 14ean goizeko 10:30tan
GU GERA GERA BERA BERA
Nortasun handiko garaipena erdietsi du taldeak Axular Lizeoaren aurka.
Hasi aurretik bagenekien ez genuela partidu xamurra izango Axularren aurkakoa. Aurrekari moduan haien aurka aurredenboraldian jokatu genuen lagunartekoa genuen; 30-40 puntu inguruz galdu genuena. Eta gauzak zer diren; gaurkoan irabazi egin dugu. Taldeak sekulako hobekuntza izan du denboraldi hasieratik eta ongi eginikoek eta eskarmentuek fruitua eman dute gaurkoan.
Norgehiagoka bizia hasi da baina saskira begira aziertu handirik gabe bi taldeentzat. 4.minututik aurrera ordea taldea lehiakor sentitu da eta hasi aurreko beldurrak uxatuta eta jokoari ausardia emanaz 14-6 amaitu da lehen laurdena. Haien presioa gainditzeko ez genuen arazorik eta guk defentsa oldarkor batetik abiatuz azkar saskiratzea lortu dugu.
Bigarren laurdenak konpas berberetan egin du dantza: bi taldeak presioan temati, intentsitate altuan eta joko bizian, batzuetan aztoratuegia. Aldea mantentzea lortu dugu eta atsedenaldira 26-18 joan gara. Aurredenboraldian kolorerik gabe galdu genuen taldeari irabazten geuden eta honek indartuta ekin diogu hirugarren laurdenari.
Hala ere partiduak beste norabide bat hartu du laurden honetan. Axularko neskek defentsa aldatu eta zelai erdiko defentsa oldarkor batera igaro dira; ez dugu baloia nola mugitu asmatu eta baloi ugari lapurtu dizkigute. Blokeo momentu bat bizi izan dugu eta 4-16 ko partzial baten ondoren 30-34 amaitu da laurdena.
4.laurdena hasi bezain laster aldea zabaltzea lortu dute, 8 puntuko tartea hain zuzen ere. Eta hemen iritsi da taldearen erantzuna. Defentsa aldatu dugu eta Axularkoen oldarraldia eten dugu, baloi andana lapurtuaz eta saskiraketa bizkorrak lortuaz. Erasoan botea askoz ere gogorrago erabili dugu eta aukerarik hoberenak aurkitzen saiatu gara uneoro. Taldea defentsan bikain zebilen eta honen adibide garbia dugu pasarte hau: gure saskiratzaile nagusietako bat aulkian zen eta zelaira sartzeko esan diogu eta beraren erantzuna hauxe izan da: “Ni, nola ba? Kantxan daudenak bikain hari dira eta”. Arrazoi zuen, kantxan zeuden 5ek jokalari bakarra ematen zuten. Talde izaera honek hauspotuta azken 20 segundotara 46-44 aurretik iritsi gara. Eta Axularrek bi jaurtiketa libre partidua berdindu al izateko; biak hutsegin dituzte eta errebotea eskuratu dugu. Azken 20 segunduak bikain kudeatu ditugu; heldutasun handiz eta ziurtasunez, ez dugu baloia galdu eta garaipena etxean geratu da.
Emozio handiko partidua izan da eta taldeak erakutsi duen batasuna, nortasuna eta elkarrenganako konfiantzak eman digu garaipena, garaipen handia. Zorionak neskak!!
Azkenik gure indar guztia min hartu duen Axularko jokalariari.
Luke (11), Eneritz (3), Arrate (-), Maria (5), Inge (14), Nahia (-), June (6), Maddi (2), Natalia (4)
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ – ARDOI.- ZIZUR, IGANDEA 12.00
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA – PAZ DE ZIGANDA.- ATARRABIA, LARUNBATA 19.00
SENIORRAK
BERA BERA GROS – BERARA SORALUZE.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
BERA BERA AMARA – ERROIBIDE.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
JUNIORRAK
BERA BERA – OIARSO.- YOLDI, LARUNBATA 16.00
BERA BERA ALBISTUR – ASKATUAK.- BENTA BERRI, LARUNBATA 16.00
IBAETA BERA BERA – OIARTZUNGO.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00
BERA BERA MONPAS – SASKIAXULAR.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00
BERA BERA ULIA – ERROIBIDE.- BEHOBIA, LARUNBATA 16.00
KADETEAK
BERA BERA – OIARSO.- YOLDI, LARUNBATA 16.00
BERA BERA MANTEO – GOIERRI.- URRETXU, IGANDEA 10.45
IBAETA BERA BERA – OIARSO.- YOLDI, IGANDEA 10.00
BERA BERA GROS – ALOÑA MENDI.- MANTEO, LARUNBATA 9.30
BERA BERA BALDA – OIARSO.- DON BOSCO, LARUNBATA 18.00
INFANTILAK
BERA BERA LARZABAL – INTER.- MONS, LARUNBATA 10.45
BERA BERA URGULL – TAKE.- TOLOSA, LARUNBATA 9.00
BERA BERA GRUPO ELEKTRA – ZAST.- MANTEO, LARUNBATA 9.15
BERA BERA ZURRIOLA – EASO.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00
BERA BERA SANTA CLARA – SUMMA ALDAPETA.- MANTEO, LARUNBATA 10.30
ALEBINAK
BERA BERA – EASO.- MANTEO, IGANDEA 9.30
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ 66-60 ARANGUREN MUTILBASKET
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA 51-64 MUNGIA
SENIORRAK
BERA BERA GROS 23-74 GOIERRI
KURKUBI 39-46 BERA BERA AMARA
JUNIORRAK
OSTADAR 60-46 BERA BERA
BKL 44-37 BERA BERA ALBISTUR
OSTADAR 44-36 IBAETA BERA BERA
MUTRIKU 28-44 BERA BERA MONPAS
BERA BERA ULIA 25-67 INTER
KADETEAK
TAKE 34-57 BERA BERA
BERA BERA MANTEO 45-10 TAKE
BKL 55-47 IBAETA BERA BERA
ORDIZIA 52-28 BERA BERA GROS
BERA BERA BALDA 28-66 ATLETICO AITXURI
INFANTILAK
BERA BERA LARZABA 41-31 MONDRAGON
BERA BERA URGULL 33-30 ANTIGUA LUBERRI
IRAURGI 67-16 BERA BERA GRUPO ELEKTRA
OIARSO 28-47 BERA BERA ZURRIOLA
Aste zail baten ostean iritsi zen asteburua. Partidura bi bajekin iritsi ginen eta bagenekien
honek gauzak zaildu zitzakeela. Maddi, lehenengo urteko jokalaria etorri zen guri laguntza
ematera eta paper garrantzitsu bat izan zuen partiduan zehar.
Aurreko urtean, Mondragonen aurka partiduak ezin irabazi ibili ziren aurten errendimendu
mailan dauden gure sei jokalariak. Aurten berriz, Mondragoneko neskak talde berdina zutela
ikusirik eta emaitzak ikusirik, partidua gure egiteko aukera asko zeudela iruditzen zitzaigun.
Baina nola ez, partidu guztiak borrokatu eta lan eginez gainditzen dira, bestalde gauzak
konplikatu daitezke. Eta horrela suertatu zitzaigun partidua…. Deserosoa.
Orain arte defentsan eginiko izugarrizko lana partidu honetan ez zen gehiegi antzeman. Ez
ginen gai izan horrenbeste aipatzen dugun “ ardura indibiduala” edukitzeko. Erasoan berriz,
mugimendu onak eta baloi zirkulazio azkarrak egin zituzten gure neskek baina gero saskira
jaurtitzeko ausardi eza erakutsi zuten.
Partidu deserosoa izateak, ez zigun utzi hurrengo partiduetara begira landu nahi genituen
gauza berriak lantzeko. Gainera, beste jokalari baten baja ere izan genuen partiduan zehar.
Horrek amorrua sorrarazi gintuen baina partiduari buelta emateko beharra suertatu zitzaigun.
Zelaian jokatzeko aukera zuten jokalariak pribilegiatuak zirela azpimarratu nien uneoro, jokatu
nahi duten eta ezin duten horiengatik zelaian dena eman behar zutela eskatuz.
Horrelako partiduetatik ere asko ikasten da, gauzak gaizki doazenean ere buelta emateko gai
izan behar garelako.
Azkenik aipatzea gustatuko litzaidake, lesionatuta zeudenek ere partiduan zehar beraien lana
egin zutela. Partidua aztertu eta taldekideek eginiko gauza on eta hobetu beharrekoak jarri
zituzten mahai gainean. Bi aipatuko ditut: bankiloan animatuagoak egotea eskatzen diete
beren taldekideei eta ausartagoak izan behar garela erasotzerako orduan.
Zorionak garaipenagatik eta lanean jarraitzera!!
Hurrengo partidua, Interren auka azaroaren 30ean 10:45tan.
GU GERA GERA BERA BERA
1-(13-11) 2-(10-4) 3-(13-10) 4-(5-6)








