Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak hiru asteko entrenaldi saio beteko ditu aurreneko lagunartekoak jokatu aurretik. Celles sur Bellen izango da, iaz bezala, Frantziako herri honetako txapelketan parte hartuz, aurten hiru talde elkartur direlarik, bertakoa, Tourseko Chambray eta Super Amara Bera Bera. Frantziako elitera iritsi diren bi taldeak izango dute aurrez aurre Montse Pucheren jokalariek, hortaz, maila handiko froga izango dira. Horretarako, entrenatzaileak lehenengo plantillako hamabi jokalari eramango ditu Frantziara: Temprano, Zugarrondo, Menéndez, Arrojeria, Martínez, Ezkurdia, Etxeberria, Ederra, Fernández, Sans, Múgica eta Aramendia. Donostian geldituko da Zaldua lan berezia eginez. Eta Eider Rubiorekin entrenatuko dira aurredenboraldia burutzen ari diren Lizarbe, Husillos, Errekondo, Odriozola, Ainhoa Etxeberria, Encina eta Berasategi. Super Amara Bera Bera gaur abiatu da Autocares Davidekin. Bihar Celles sur Belle herrian entrenatuko da eta ostiral eta larunbatean 20etan izango ditu norgehiagokak, lehenengo partidan bertako taldea izango du aurrean eta larunbatean Chambray, Nely Carla gipuzkoarraren datorren denboraldiko taldea. Super Amara Bera Bera Donostiara itzuliko da bigarren partida amaitu ostean. Igandean atsedena hartuko du eta hurrengo astean Egiako txapelketari ekingo dio, aurten bi jardunaldietan burutuko dena. Ostegunean, hilak 25, Bidebietan Super Amara Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo hartuko du eta Helvetia Alcobendasek Celles sur Belle izango du aurkari. Larunbat goizean Egian, hirugarren eta laugarren postua eta finala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores