Bera Bera

Select your language

Celles sur Belle herriko txapelketako finala jokatuko du Bera Bera Eskubaloiak Tours hiriko Chambray taldeari (26-25) irabazi ostean, defentsan oso lan ttukuna eginez eta partida amaieran erasoan asmatu zuelako. Hortaz, Bera Berak Nantes Loire Atlantique izango du aurrean larunbatean 20etan. Frantziako bgarren mailan aritu arren, Chambray taldeak goi mailan egon nahi du. Defentsan gogorrak dira eta erasoan abiadura da azpimarragarriena, Bera Bera estutuz baina ondo etorri zaiona. Puchek iazko jokalarien aldeko apustua egin du hasieran. Temprano atepean, Sans eta Martínez erdigunean kokatu dira eta ondoan, Menéndez eta Pinedo, Arrojeria eta Etxeberria hegaletan. Ederrak kataluniarra ordezkatu du erasoan. Etxeberriak kontraerason eta Pinedok penaltiz egindako hutsak medio, frantziarrak aurretik jarri dira baina Arrojeria, Martínez eta alboko jokalari internazionalak oso jokaldi onak burutu dituzte eta gipuzkoarrak irauli dute markagailua. Aldaketekin taldea desegin da zeozer eta ez du zorterik izan. Tempranok zorte txarreko bi gol jaso ditu, Ziarsoloren bi baloi loratuek ez dira sartu eta Yáñezen jartiketa zutoinean eman du. Baloi galduren bat aprobetxatuz , atsedenaldian Chambray aurretik 11-14. Bigarrenean, Ezkurdia eskuin hegalean eta Zugarrondo atepean sartu dira, oso geldiketa onak egin dituena. Bera Bera Chambray geroz eta gertugo zuen, erasoan baloia azkar mugituz, Menéndezek –hiru gol ia jarraian- eta Alicia Fernándezek hutsuneak aurkituz. Ezkurdiak 16-18 jarridu eta Sansek kontraerasoan gol batera utzi du bere taldea. Baina Ziarsolok penaltia huts egin du, kontraerasoan baloia galdu dute eta Martínezek bi minutuko zigorra jaso ostean, Chambray taldeak tartea ireki du (20. min 19-22). Gauzak ilun zirenean aurkitu du bidea Bera Berak. Defentsan sentsazio onenak berreskuratuz eta eraso jokua ondo egituratuta, Pinedok lau gol jarraian sartu ditu. Ederrak pibotean berdindu du partida eta berriro Pinedo birritan Bera Berari aurreneko abantailak eman dizkio bigarren zatian. Defentsak ez dio jaurtiketa erosoak utzi Chambray taldeari eta azken minutuan Yáñezek hutsunea aurkitu du gola sartzeko. Frantziarren azken gol bikainak ez da nahikoa izan. Hortaz, landutako partida, defentsan nabarmen egin du gora taldeak eta irtenbideak aurkitzen. Gaur ere jokalari guztiek gola sartzeko aukera izan dute. Bera Bera 26 (11+15): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Ederra (1), Arrojeria (1), Martínez (2) eta Pinedo (9) – titular- Sans (2), Fernández (1), Ziarsolo (3), Yáñez (1), Ezkurdia (1) y Zugarrondo (o.a.). Partzialak: 1-2, 3-3, 6-5, 9-8, 11-11, 11-14 –atsedenaldia- 14-16, 17-19, 18-20, 19-22, 23-23 eta 26-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores