Bera Bera

Select your language

Donostiako Illunbe Arenan kokatuko da Eskubaloiko Erreginaren Kopako Fan Zone-a. Musika eta inklusiorako espazio bat izango da, maiatzaren 10etik 12ra bitarteko asteburuan. Gainera, spot bat egin da ekitaldi horretan Gipuzkoa sustatzeko. Bi ekitaldiak gaur goizean aurkeztu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundian.

Prentsaurreko izan dira Goizane Álvarez, Kultura eta Kirol diputatua; Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua; Gautena Elkarteko lehendakaria, Patxi Agirre Arrizabalaga; Bera Berako eskubaloiko arduraduna, Tati Garmendia; Kiroletako zuzendaria, Marta Pastor; Turismoko Zuzendaria, Iñigo García; Donostiako kiroletako zinegotzia, Iñaki Gabarain; Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko lehendakariordea eta emakumezkoen eskubaloia sustatzeko arduraduna, Arantxa Arzak; Blanca Aranguren, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko presidentea; Karmele Segura, Laboral Kutxako Komunikazio arduraduna; Esther Irigaray, Aquariumeko gerentea eta Fernando Diez Mintegi, Bera Bera RTko presidentea.

Bere hitzaldian, Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek esan du Eskubaloiko Erreginaren Kopa «lehen mailako» kirol-ekitaldia ez ezik, Gipuzkoako talentua eta aniztasuna nabarmentzeko plataforma ere izango dela. Asteburuan, Donostiako Illunbe Arenako 10. atean kokatuko den Fan Zone-a topaleku bihurtuko da Espainia osotik joango diren zaleentzat. Espazio hori musikazbeteko da, euskal artista nabarmenekin, hala nola Yaiza Arrizabalaga eta Lorea Intxausti, KAI NAKAI abeslariarekin eta DJ AITANA GRANDES DJ eta musika-ekoizlearekin.

Fan zone solidarioa

Bestalde, Fan Zone-a inklusiorako eta aniztasunerako gunea izango da Gautena Gipuzkoako Autismoaren Elkartearen eskutik. Horri dagokionez, Álvarezek azaldu du Kirol Departamentuak Erregina Kopa inklusibo baten aldeko apustua egiten duela, aniztasun funtzionala kontuan hartuta; izan ere, «kopa honen helburu nagusietako bat Gautenarekin elkartasunezko ekintza bat izatea da». Horretarako, elkartearekin zeharka lan egin dugu, kolektibo horrek ahalik eta ondoen goza dezan Eskubaloiko Erreginaren Kopaz, eta ekitaldian inklusioa bereziki zaindu dadin. «Ez da bidezkoa maiatzaren 10etik 12ra Donostian izango den jaialdi eta kirol-ekitaldi handi honetatik hainbeste pertsona baztertzea», adierazi du.

Saldutako sarrera bakoitzeko Gautenari euro bat emateaz gain, autismoa duten pertsonek Erreginaren Kopan parte hartuko dute, hainbat jarduera inklusiborekin: txirrindularitza egokitua, eskubaloia gurpil-aulkian edo zentzumen-zirkuitu bat. Halaber, 360 fotomatoiak, haur-jolas egokituak eta berdintasunaren aldeko ginkana bat egongo dira. Nabarmena da, beraz, Kirol Departamentuak aniztasunarekin eta inklusioarekin duen konpromisoa. Era berea, Bihotz Urdina egitasmoak ere Kopan parte hartuko du, ostiralean Gascan ospatuko den Kadete mailako txapelketan eta asteburuan Fan zone delakoan mezu batekin, itsasoen zaintzaren garrantzia azpimarratuz.

Gipuzkoa sustatzeko kanpaina

Bestalde, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek esan du eskubaloiko Erreginaren Kopako ekitaldia “aukera ezin hobea dela gure burua ezagutarazteko” eta, horregatik, zuzentzen duen departamentuak kanpaina bat jarri du abian, bisitan etorriko zaizkigun pertsona guztiek lurraldeko beste puntu batzuk ezagutzeko gogoa izan dezaten.

“Bera Berako jokalarietaz baliatuz, gure lurraldeko puntu ikonikoenetako batzuk biltzen dituen bideo bat egin dugu, hala nola Hondarribia edo Getariako alde zaharra, Zumaiako flysch-a, Ordiziako merkatua edo Chillida Leku, besteak beste. Helburua, Donostiara datozen zaletu hauek hiriburutik atera eta Gipuzkoan murgiltzeko eta lurraldeak ezkutatzen dituen erakargarritasun izugarriak ezagutzeko. Horregatik, bideo hau etengabe proiektatuko da pantailetan partidek irauten duten bitartean”, esan du.

“Izan ere, Erreginaren Kopa hau aukera paregabea da jendea Gipuzkoa bere hiriburua edo mundu mailan aintzatetsitako gastronomia baino askoz gehiago dela konturatzeko. Edertasun eta historia handiko udalerriak ditugu, natura-ingurune pribilegiatua eta lehen mailako kultura- eta gastronomia-eskaintza eskualde guztietan. Beraz, gipuzkoar izateaz harro sentiarazten gaituen guztia sustatzen jarraitu behar dugula uste dugu, gero eta jende gehiagok turismo-industriak Gipuzkoan uzten duen aberastasunaz eta enpleguaz gozatu dezan” ziurtatu du Domínguezek.

Bestalde, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du 2022an "ahalegin handia" egin zutela emakumezkoen eskubaloiko Erreginaren Kopa bezalako ekitaldi batek euskarri "egokia" izan zezan. "Pabiloi barruko esperientzia bikaina izan zedin”, eta, izan ere, “historiako Koparik onena bezala baloratua izan zen gure pozerako".

“2024an, beste urrats bat eman nahi izan dugu. Pabilioiaren barruko esperientzia eredugarria izaten jarraitu nahi dugu, baina kanpoko esperientzia hobetu nahi izan dugu. Dagoeneko ez zarakirol-ekitaldi hutsa ikustera bakarrik etorriko, aukera zabala izango duzu, eskubaloiaz gozatuko duzu eta oso bikain pasatuko duzu eduki asko eta askotarikoa duen Fan Zonean ere” esan du, Eskubaloiko Erreginaren Koparen inguruan antolatu diren jardueretan parte hartzera animatu ondoren. Beraz, ez izan zalantzarik zure abonua venta.copadelareina2024.com helbidean ateratzeko eta benetako ikuskizun batean parte hartzeko.

Azkenik, Patxi Agirre Arrizabalaga Gautena Elkarteko lehendakariak azpimarratu du Gautenatik administrazioak eta gizarteko eragile desberdinek desgaitasuna duten pertsonek, eta, zehazki, autismoaren espektroko nahastea dutenek, gizartean baldintza berdinetan parte hartzeko duten eskubidea aitortzeak eta bermatzeak duen garrantzia.

“Bihotzez eskertzen dugu Eskubaloiko XLV. Erreginaren Koparen begirada inklusiboa, saldutako abonu bakoitzeko euro bat bideratuko baita gure elkartera. Horrek gure erakundearentzat suposatzen duen laguntzaz gain, desgaitasuna duten pertsonek gero eta parte-hartze eta presentzia handiagoa izatea politika publikoetan, gero eta inklusiboagoa izango den gizarte bat eraikitzeko gure konpromisoa indartzen du”.

Argazkian: Diez Mintegi, Arzak, Pastor, Aranguren, Gabarain, Álvarez, Domínguez, García, Garmendia, Irigaray, Segura eta Agirre.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores