Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak eta Lauko Ermuko Errotabarrik Euskal Kopako finala jokatuko dute asteazkenean (20,15etan) Bizkaiko udalerriko Miguel Angel Blanco kiroldegian, era berean, Romo Broker Kirol eta Bidasoa Irun taldeen arteko gizonezkoen finala ere hartuko dutena (18,15etan).

Joan den martxoan partida bakarreko finalerdiak jokatu ziren. Lauko Ermuko Errotabarrik Zuazo Barakaldo gainditu zuen (29-28) Euskal Kopako bere lehen finalera sailkatuz non super amara Bera Bera izango duen aurkari, Kukullagari 13-33 irabazi baitzion Etxebarrin.

Zilarrezko mailan, Lauko Ermuko Errotabarrik denboraldi bikaina egin du, Urrezko Mailara igotzeko fasea jokatzeko atarian geratuz. Hamahiru jardunaldiz jarraian playoff hori jokatzeko aukera ematen zuen bigarren postuan egon ondoren, azken-aurreko jardunaldian talde bizkaitarrak San Adrianekin galdu zuen, BM Schär Colores Zaragozak sailkapenean aurreratu zuelarik eta, asteburu honetan, ez du aukerarik galdu azken partidan.

Biharkoa, beraz, partida berezia izango da Imanol Alvarezentzat eta Anne Erauskinentzat, Jone ahizparen aurka arituko baita eta Mirene Moreno ere tartean egongo da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores