Bera Bera

Select your language

Lydia Blanco, ezker hegaleko jokalariak ez du super amara Bera Beran jarraituko hurrengo denboraldian. Urriaren amaieran iritsi zen Donostiara Caja Rural Aula Valladolidetik, Telden debutari izan zen azaroaren 1ean eta orain arte partida guztietan Imanol Álvarez esanetara izan da.

Kantabriarrak Guerreras Iberdrola Ligako 14 norgehiagoka jokatu ditu -16 gol sartuz- eta European Leagueko biak, Sola HK taldearen aurka, Europan bere debuta izan zelarik. Halere, denboraldi amaiera arte ilusio handiko bi erronka iritsiko dira, titulua erabakiko duen play-offa, non berriro ere bere talde ohia izango da aurkari –apirilaren 19an Valladoliden eta 27an Gascan- eta Illunben Erreginaren Kopa, maiatzaren 10etatik 12ra bitartean, Mecalia Atlético Guardés aurkari final-laurdenetan.

Klubak Lydia Blancori inplikazioa eskertzen dio eta hurrengo erronketan zorterik onena opa dio.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores