European Leagueko multzoen fasera (21-21, globala 51-48)!
- Eskubaloia / Balonmano
super amara Bera Berak eutsi egin dio bigarren zatian kanariarren erreakzioari, eta gainezka zegoen Gascan European Leaguerako txartela lortu du Rocasa Gran Canaria taldeare aurka berdinduta (21-21, 13-9 atsedenaldian), Telden lortutako errenta ondo baliatuz (51-48).
“Iritsi da klubarentzako hitzordu nagusia”
- Eskubaloia / Balonmano
Komunikabideen aurrean, Super Amara Bera Berako entrenatzaile Jon Begiristainek argi utzi nahi izan du: “Hitzordu handia iritsi da gure klubarentzat, oso egun garrantzitsua da guztiontzat, eta lana errematatzea espero dugu”. Jokoan, European Leagueko multzoen faserako txartela, sei partidako ligaxka urtarrilean eta otsailean, klubaren helburuetako bat.
“Abantaila kontutan hartu gabe jokatu behar dugu”
- Eskubaloia / Balonmano
Gaur goizean, super Amara Bera Berako jokalariak komunikabideen aurrean izan dira Ammman, QR3 European Leagueko itzuleran Rocasa Gran Canaria hartzeko hiru egun falta direnean (Gasca, igandea, 18etan). Etxeberria kapitainak eta Carmen Arroyok bat egin dute adierazten “kanporaketa ez dagoela itxita”.
Melinda Louisek aurreko lotailu gurutzatua hautsi du
- Eskubaloia / Balonmano
Ez du zorterik Melinda Louisek. Egin dioten erresonantziaren arabera, super amara Bera Berako jokalariak haustura du aurreko lotailu gurutzatuan eta haustura txikia du eskuin belauneko menisko medialaren atzeko adarrean.


