
'Txapeldunak baloretan; garenaren ispilu' abonatuen kanpainaren leloa
- Eskubaloia / Balonmano
Gascaren omenaldian Alba eta Estherri eskaini zizkien bertsoetan Beñat Gaztelumendik iradoki zuen: ‘bideak urratu dituzue eta oztopoak gainditu. Bi ispilu zarete’. super amara Bera Berak mezua bereganatu Gipuzkoako eta euskal gizartean zabaltzen duena uste baitu. Eta, aldi berean, garrantzi handiagoa ematen die zabaltzen dituen balioei lortutako tituluei baino.

super amara Bera Berak European League-n eman du izena
- Eskubaloia / Balonmano
Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa super amara Bera Berak EHF European League 2025-26 txapelketan izena emateko bete beharreko baldintzak osatu ditu, Espainiako federazioak bideratu dituenak, ligari dagokion lehenego lekua erreserbatuz. Horrela, Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian arituko dira donostiarrak, iazko esperientzia errepikatze aldera. Europan 30. partaidetza izango da.

super amarak Lisanne Kruijswijk zentral nederlandarra fitxatu du
- Eskubaloia / Balonmano
Lisanne Kruijswijk 24 urteko zentrala fitxatu du super amara Bera Berak, 2025-26 denboraldirako lehen taldeko plantilla osatu duelarik. Hau da, Nicole Wiggins, Ester Somaza, Elena Amores eta Kruijswijken fitxaketekin betetzen ditu lau bajak.

Entrenatzaileek denboraldi baterako berritu dute
- Eskubaloia / Balonmano
Imanol Alvarezek eta Jon Begiristainek beste denboraldi batez jarraituko dute, gutxienez, super amara Bera Bera zuzentzen. Tati Garmendia eskubaloi ataleko arduradunak azaldu duenez, klubaren asmoa bi denboraldirako kontratua berritzea zen, baina Alvarezek zehaztu duenez, “nahiago dut urtez urte joan”, eta gaineratu duenez, “klubaren konfiantza sentitzen dut, egon naitekeen lekurik onena da, eta nire asmoa laguntzen jarraitzea da, nire etxean bezala nagoelako”.