Bera Bera

Select your language

Markagailuak adierazitakoa baino askoz gehiago sufritu du gaur SUPER AMARA Bera Bera Málagako Ciudad Jardín pistan (18-25, atsedenaldian 11-13) Rincón Fertilidad gainditzeko Liga Guerreras Iberdrolako hirugarren jardunaldian.

Gipuzkoarrek hasierako hiru erasoak asmatu dituzte (1-3) Guarieiro eta Aramendia jokalarien bidez. Brasildarrak Portugalen erakutsitakoarekin jarraitu nahi zuen baina beste brasildarra, Pessoak etxeko taldea suspertu du partida berdintzeko.

Horren ostean, Arderíus zentralak hartu du ardura, izan ere, Helvetia Alcobendas eta Aula Valladolid taldeekin ezin izan zion Málagako taldeari irabazi eta gaur izan behar zen eguna. Lau golekin –guztira bederatzi- taldea aurreratu du (6-9). Halere, Sole López eta Paula García pibotean Rincón Fertilidad taldeari partidan eutsi diote.

Puchek defentsa aldatu du 5-1 jarriz eta Ezkurdiak Gandulforen berdintzeko saiakerak saihestu ditu, ondorioz, donostiarrak aurretik atsedenaldian (11-13).

Etxeberriak 11-14 ezarri du bigarren zati hasieran baina partida erotu da ostean, golak bi aldeetan, Málagaren mesederako.  Elke Karstenek debuta egin du eta Lladrók Castellanos ordezkatu du. Menéndezen bigarren kanporaketa aprobetxaturik, Rincón Fertilidadek partida berditzeaz gain, aurretik jarri da hiru aldiz López eta Calzado jokalarien bidez.

Puchek 6-0 ezarri du, Arderíusek berdinketa lortu du (41. minutuan 17-17) eta Sans kanporatu arren Ciudad Jardín pistan beste partida bat ikusi da horren ostean. Lladrók oso geldiketa onak egin ditu eta Guarieiro, Karsten eta Arderíus jokalariek ate aurrean asmatu dute 1-9 partziala lortzeko 19 minutuetan. Diego Carrascok birritan gelditu du lehia baina SUPER AMARA Bera Berak ez dio aukerarik eman.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak konfiantza irabazi du gaur Málagan, denboraldia joan ahala puntuak urratzen zailago izango den lekua. Orain, etenaldia, Sans, Etxeberria eta Arderíus selekzioarekin joango dira eta hurrengo hitzordua Gascan, urriak 6, ostirala 21etan. Aurrean Mecalia Atlético Guardés Godoy Maceira BM Porriño gol bakar batez irabazi duen taldea.

Ficha: Rincón Fertilidad 18,   SUPER AMARA Bera Bera 25

Rincón Fertilidad 18 (11+7): Marín, López (6), Jabby (1), Pessoa (2), Gandulfo (3), García (2) eta Calzado (2) –titular- Arsenijevic (1), Boada (1), Zdravkovic, Veljkovic, Casano, Martin, Fernández (o.a.) eta Segota (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 25 (13+12): Castellanos, Aramendia (1), Menéndez, Sans, Arderíus (9), Guarieiro (6) eta Etxeberria (3) –titular- Azurmendi, Ederra, Karsten (3), Encina, Ezkurdia (3), Cardoso, Berasategi, Zaldua, Lladró (o.a.)

Epaileak: Fernández eta Iniesta (Valentziarrak)

Kanporatuak: Boada eta Pessoa Rincón Fertilidadetik eta  Menéndez (2), Azurmendi eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik.

Partzialak: 3-3, 4-5, 5-8, 8-10, 9-11, 11-13 –atsedenaldia- 13-14, 17-16, 17-19, 17-20, 18-23 eta 18-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores