Bera Bera

Select your language

Elke Karsten internazionala argentinarra izango da SUPER AMARA Bera Beraren nobedadea  Liga Guerreras Iberdrolako hirugarrren jardunaldiari begira, non Málagako Ciudad Jardin pistan  Rincón Fertilidad taldea aurrea izango dute donostiarrek (larunbata 19,30etan, Fernández eta Iniesta, colegio valenciano).

Oñatin abuztuaren 24an jasotako kolpeak eragindako sudur hausturaz sendatuta, Karstenek onartu du “jokatzeko irrikan” dagoela, gainera partida berezia izango dena berarentzat izan ere Málagan aritu zen 2014-15 denboraldian.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Bera 16 jokalariekin agertuko da Ciudad Jardín pistan, Portugalen izan zirenak eta jokalari argentinarra.

Gipuzkoarrentzat gazi-gozoa zaporea utzi zuen Málagak. Izan ere, El Carranquen martxoan jokaturiko partida bikaina izan zen, ligako onena akaso, baina ondorengo Espainiako selekzioko konzentrazio ostean Puchek ezin izan zituen Alicia Fernández eta Esther Arrojeria gehiago erabili, orduan oinarrizko jokalariak eta Kopan eta Ligan eragina izan zuena.

Ondorioz, larunbateko partida ez du iazko denboraldiko lehiarekin zerikusia izango, berez bi taldeek nobedade handiak dituztelako. Rincón Fertilidad taldeak erreferentzi ugari galdu ditu: Jennifer Gutiérrez, Nuria Benzal, Méndez, Bea Puertas edo Ana González, halere atezain postua indartu du Ana Marín eta Segota kroaziarekin eta hortaz gain, alboko jokalariak fitxatu ditu, Montenegroko Arsenijevic eta Zdravkovic serbiarra nabarmentzeko, Veljkovic serbiarra, Jabby pibotea eta Alcobendasetik Gandulfo, Emma Boada –minutu batzu jokatuko ditu- eta Nuria Andreu, oraindik bajan.

Rocasarekin galduta, Puchek plantilla ohartarazi du EHF Cupeko itzuleran bezala, non joku esparru guztietan hobera egin zuen taldeak. Multzoarekin asteak lanean daraman Karsten bezalako jokalariarekin gainera aukerak zabaltzen ditu eraso jokoan SUPER AMARA Bera Berak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores