Bera Bera

Select your language

Turkiako Kastamonu Belediyesi GSK izango da aurkaria EHFko bigarren kanporaketan, urriaren erdialdean jokatuko dena.

Duela bi denboraldi Rocasaren aurka Challenge Cupeko finala jokatu zuen 2016ko maiatzean, baina egun hiru jokalari baino ez dira gelditzen hango taldetik: Ylmaz eta Iskenderoglu turkiarrak eta Sinitsyna errusiarra. Hortik aurrera, Ankaratik iparraldera 250 kilometrotara Kastamonu hiriko taldeak liga irabazi eta aurten hamar bat jokalari aldatu ditu.

Turkiako beste bi jokalari digu Aydin pibotea eta Güler eskuin hegalekoa eta zortzi herrialdeetako hamar jokalari. Horien artea, Montenegroko Nenezic atezain gaztea eta Muratovic, 21 urteko zentrala.

SUPER AMARA Bera Bera bezala bi brasildar ditu, 25 urtekoak biak, Batista da Silva jaurtitzaileak eta Gomes Barbosa pibotea. Beste atezaina Rombescu errumaniarra da 22 urtekoa Turkian denboraldian daramana. Horrez gain, Kroaziako beste bi gazte: Elez ezker albokoa eta Seric pibotea. Eta bi hegaleko jokalari, Kolodziejska poloniarra eta Kotsina ezaguna, Muratpasan jokatu baizuen Bera Beraren aurka 2015ean.

Turkiako txapeldun gisa, Norvegian jokatu zuen Kastamonuk Txapeldunen ligako atarikoa, biak galduz. Kroaziako Podravkarekin 21-17 galdu zuen aurreneko partida eta 29-28 HC Gomelekin, hortaz, EHFko bigarren kanporaketan arituko da urrian. Joanekoa Turkian jokatuko da urriaren 14 edo 15ean eta itzulera Donostian, urriaren 21ean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores