Manteo Erakustokia

Erakustoki hau Manteoko kirol instalazioen beste puntu erakargarri bat izatearren egiten dugu. Arte eta kulturarekin erlazionatutako gunea izango da. Kirol aktibitateen eta hauen jarraipenerako osagarri bikaina dela iruditzen zaigulako. Erakustoki honen helburu nagusia auzoko bizilagunek eta Donostiko pertsonek Manteora hurbiltzea da eta Bera Bera Klubetik antolatzen ditugun aktibitate guztietan parte hartzea. Beraz, erakustoki hau hiritar guztiei irekita dago, hau da, edozein pertsonak bere artelana bere bizilagunei erakutsi nahi badie hemen daukate lekua.


Erakustokiaren deskribapena

- Horman 14,5 metro zuzen, eta 2,80 metrotako alturarekin.
- Hagatxo eta esekitako gantxoz osatutako sistema. 1,5 metrotako 24 hagatxo eta guztira 40 gantxo.
- Bi zutabe erakustokia mugatuz, bertan azalpenak emateko liburuxkak, A4 tamainako kartelak edo eta obren zerrenda eta prezioak kokatu daitezkeelarik.