Ligako azken partidua Gasteizen Abaroa eta Bera Bera UPVren artean.
Lehenengo laurdenean markagailuan txandakatzeak egon ziren bukaerara 13-16 iritsiz defentsa on baten ondorioz. Bigarren laurdenean defentsak erasoen gainetik jarraitzen zuten eta nahiz eta Bera Bera UPVk 9 puntutako diferentzia lortu, atsedenaldira 26-30 iritsi ziren.
Atsedenaldiaren ondoren, Abaroak estutu eta berriro ere markagailuan txandakatzeak egon ziren, azkeneko laurdenean Bera Bera UPV aurretik jarri eta hor mantentzea eta handitzea lortu zuen arte, 56-64 irabazi zuen arte.
Modu honetan, Bera Bera UPV liga lehen sailkatu bezala bukatzea lortu du 27 garaipen eta 3 porrotekin, eta Emakumezkoen 2. Ligarako igoera fasea jolastuko du.
Bera Bera UPV eta Iruņako Autocares Artiedaren arteko partida.
Hasieran saskiraketa trukaketa egon zen Bera Bera UPVk defentsa estutu eta erasoan kanpoko saskiraketetan gehiago asmatu zuen arte eta modu honetan aurretik jartzea lortu zuen 5-9 puntutako abantailekin.
Bigarren laurdenean erritmo berdina eraman zuen, eta etxekoak aurrean jarraitu zuten baina diferentzia handiagorik lortu gabe.
Bigarren zatian, Artiedakoek, beraien hirukoen asmatzeen bitartez berdintzea lortu zuen eta Bera Bera UPVk bukaeraraino burrukatu behar izan zuen partida, azkenean 72-60ko emaitza lortu arte, horrela ligako lehen postua ziurtatzen dute ihardunaldi baten faltan, hau Gasteizen jolastuko dute larunbatean 18.00tan Abaroaren aurka.
Las Gaunas eta Bera Bera UPVren artean Logroņon jokatutako partida.
Hasiera oso berdinduta izan zen, talde bakoitzak bere ratxak izanda eta lehenengo laurdenaren bukaerara etxekoak 2 puntutako abantailarekin iritsiz.
Bigarren laurdenean zehar jarrera berdintsua izan zen, defentsak erasoen gainetik zeuden eta markagailua oso estu, 36-34 Las Gaunasen alde.
Atsedenaldiaren ondoren, Bera Bera UPV aurretik jartzea lortu zuen baina etxekoek azkar erreakzionatu zuten. Partida bukaeran erabaki zen, bi taldeek izan zuten irabazteko aukera, baina kasu honetan etxekoen alde erabaki zen 53-52 asko lehiatutako partida baten azken emaitza izanik.
Bera Bera UPVren hurrengo partida maiatzak 2an, igandean, goizeko 12.00tan Gaskan izango da Autocares Artieda-ren aurka
Bera Bera UPV eta Getxoren arteko partida.
Partidaren hasiera berdinduta joan zen eta saskiraketa aldaketak egon ziren, lehenengo laurdenaren bukaerara 13-13 iritsi ziren. Bigarren laurdeneak, Bera Bera UPVk defentsa ajustatu eta erreztasunez saskiratzea lortu zuen lehen abantailak lortuz. Atsedenaldian emaitza 36-29 zen.
Bigarren zatia oso orekatua izan zen, bi taldeek ez zuten erasoko erritmoa aurkitzen eta partidua defentsan irabaziko zen. Bera Bera UPV markagailuan dominatzen zuen ezberdintasun txikiekin eta oso bukaera estuan garaipena eraman zuen bukaerako momentuetan gehiagotan asmatu zuelako. Bukaerako emaitza 57-53.
Hurrengo astean Bera Bera UPV larunbatean Logroņon jolastuko du Las Gaunasen aurka 18:00tan.
Gernika eta Bera Bera UPVren arteko partida etxekoen aldeko asmatze handiagoarekin hasi zen eta laister lortu zuten 10 puntutako abantaila. Nahiz eta defentsa onargarria izan, erasoan taldeak ez zuen uztailik ikusten eta horrek atsedenaldian emaitza 36-20 izatea eragin zuen.
Dana erabakita zegoela ematen zuenean, atsedenaldiaren ondoren, Bera Bera UPV borrokan jarraitu zuen eta hirugarren laurdenaren bukaeran diferentzia laburtzea lortu zuen, 46-39, bere defentsa eta erasoan asmatzea handitu zutelako. Hala ere, partida osoa Gernika aurretik joan izanak eragin handia izan zuen eta azkenean partida eraman zuen 66-52.
Partida hau galtzearekin batera, Bera Bera UPVk 21 partida jarraian irabazitako ratxa ere bukatzen da. Hurrengo astean, Bera Bera UPVk, larunbatean, apirilak 17, Getxoren aurka jolastuko du arratsaldeko 16.00tan Gaskan.