Bera Bera

Errugbia

berriak

18/03/2013

PEGAMO BERA BERA 22 OVIEDO 17

Larunbatekoa partidu polita izan zen Gorka Buenoren mutilak jolasturikoa, aurrean arerio haundia eta indartxua zuten eta baloiak lortu zituzten, atzean berriz eraginkorrak izan ziren momentu askotan.
Sailkapeneko bigarrenaren aurka irabaztea ez da erraza eta larunbatean joko ona jorratuz lortu zen. Tamalez Iņigo Palomaresen lesioa izan genuen bi sahietz hautsi zituen.

18/03/2013

AVIRON VS TOULONERAKO SARRERAK

Hurrengo larunbatean jolastuko den partidua ikusi nahi baldin baduzue klubean sarrerak erosteko aukera izango da. Partidua Frantziako TOP 14eko partidua da Aviron Bayonnais eta R.C. Toulonen artekoa, beraz munduko rugby mailarik gorenena, bertan egongo diren jokarien artean, Rokocoko, All Black, Philips, Galesekin internazionala, Heymans, Frantziakin internazionala, Tialata, All Black, Chisholm , Australiakin internazionala, Mermoz, Frantziakin internazionala, Wilkinson, Ingalaterrakin internazionala, eta Michalak, Frantziakin Internazionala egongo dira. Anima zaitezte errugbiaren festan parte hartzera!
Kontaktua: rugby@berabera.com

14/03/2013

PEGAMO BERA BERA VS OVIEDO

Bi partidu geratzen dira etxean Oviedo eta Eibar, larunbate hontan 17:00tan taldea etxean ikusteko azken aurreko aukera, partidua Oviedoren aurka izango da eta sailkapeneko bigarrena izanik oso arerio gogorra izango da. Aurrean batez ere experientziadunak dira, carlos Souto, jokalaria dute jokalaririk haipagarriena. Mele zein touchetan borroka latza izango da eta garaile irtetzen dena partidua irabazteko aukera haundiak izango ditu.

27/02/2013

HOSPITALET 12 PEGAMO BERA BERA 8

Nahiz eta gertu izan Gorka Buenoren mutilak ezin izan zituzten puntuak etxera ekarri. Partidu polita jolastu arren momentu jakin batzuetan eginiko akatsak garaipena lortzearen helburua gaitzestu zuen. Aurren ustartze finkoetan hobekuntza nabarmena izan zen eta hegalekoak ere ondo egin zituzten, guzti hori ondo eginarren garaipena Katalunian geratu zen. Hurrengo astean igandean 12:00tan BUCen aurka irabazteko hurrengo aukera

27/02/2013

PEGAMO BERA BERA VS BUC

Igandean 12:00tan eta Anoetako miniestadioan jolastuko da Ohorezko B mailako hurrengo ihardunaldiko partidua. Donostiarral azken aurrekoaren aurka jolastuko dute partidua eta beraz irabazi beharreko lehia.
Gorka Buenoren mutilen pixkanaka hobeto jolasten ari dira eta jokalari gazteen partaidetza gero eta haundiagoa da, igandean guzti hori ikusteko aukeran izango gara.

Bilatu berriak

Urtea

Bera Bera - Travesía Rodil 8 - 20013 Donostia
t. 943 291 292 - f. 943 281 614
CIF: G20144630 - Inscrito en el registro de asociaciones del País Vasco Nº 708

euskara | castellano