Ostiral hontan denak Santotomas festara Bera Berarekin! Pintxo, bokadillo, sagardo, txakoli eta milaka gauza goxo zuen eskuetan. Zu gabe festa hau ez da posible :)
Animatu eta etor zaitez!
Este viernes celebra la fiesta de Santotomas con el Bera Bera! Pinchos, bocadillos, sidra, txakoli y mil cosas más a vuestro alcance. Sin ti la fiesta no es posible :)
Animate y ven a disfrutar!
“KARMENGO JAIAK II. 3X3 saskibaloi txapelketa” Uztailaren 14ean jokatuko da Amara Auzo Elkarteak antolatzen dituen festetako egitarauaren bornean.
Txapelketa hau Felipe IV.ean dauden pistetan jokatuko da, Usandizaga Institutuaren parean (Saskibaloiko 4 kantxa).
Neskek zein mutilek parte har dezakete eta honako mailetan: Infantilak, kadeteak, Junior eta Senior.
-Infantilak: 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoak
-Kadeteak: 1996 eta 1997 urteetan jaiotakoak
-Juniorrak: 1994 eta 1995 urteetan jaiotakoak
-Seniorrak: 1993 urtetik behera jaiotakoak
Partidak Uztailaren 14ean jokatuko dira, goizeko 10:00etan hasi eta gehienez arratsaldeko 20:00ak harte luzatuko dira (Beti ere maila bakoitzean dauden parte-hartzaile kopurua kontuan hartuta). 14:00etatik 16:00etara bazkaltzeko atsedenaldia egingo da.
Izen-emateak Uztailaren 8a baino lehen egin behar dira, honekin batera doan izen-emate orria bete eta honako helbide elektronikora bidaliaz
basket3x3baloncesto.amara@gmail.com
- Infantil mailaren izen-emateak dohakoak izango dira
- Kadeteak eta Juniorrak 20€ ordaindu beharko dute
- Seniorrak 25€.
Zenbateko hau honako kontu korrontean sartu beharko da 2101 0009 87 0010544138 edo Marcelino Soroa plazan dagoen Auzo Elkartean bertan ordainduz, honako egun eta ordu hauetan: Ekainak 20 eta 27 eta Uztailak 4, 18:00etatik 19:30etara.
Ekipoentzako sariak egongo dira:
TXAPELDUNAK:
- Infantilak: Hainbat joku-sorta
- Kadeteak: Kiroletako arropa sortak
- Jubenilak: 100,00€
- Seniorrak:100,00€
TXAPELDUNORDEAK
-Infantilak: Hainbat joku-sorta
- Kadeteak: Kiroletako arropa sortak
- Jubenilak: 50,00€
- Seniorrak: PASALEKUn ekipo guztiarentzako afaria
Izen-emate epea bukatutakoan maila bakoitzeko taldeak osatuko dira. Lehiaketa sistema, izena eman duten taldeen arabera erabakiko da.
Antolatzaileek gehienez maila bakoitzeko 20 talde onartuko ditu (Izena ematen duten ordena kontuan hartuko da) eta talde bakoitzeko 2 partida bermatuko ditu.
Partida guztietan epai-lanak zelaiko arduradun batek beteko ditu eta honek hartuko ditu erabakiak ohar-hartzailearekin batera.
Partidak bukatutzat emango dira bi taldeetako batek 21 puntu lortzen dituenean edo 15 minutu betetzen direnean. Garailea puntu gehien lortzen dituena izango da. (Saskiratze bakoitza puntu 1 balio du eta tripleak 2 puntu)
Taldeei irabazi duten partida bakoitzeko punto bat emango zaie eta berdinketa gertatzen bada “basket average”a kontuan hartuko da.
Parte-hartzaile bakoitzak bi kamixeta eraman beharko ditu (bata txuria eta bestea koloreduna), epaileak erabakiko du zein erabili.
Antolakuntzak txapelketatik kanpo utz ditzake kiroltasunik gabeko jarreraren bat egiten dutenak.
Antolakuntzak txapelketa honetan parte hartzeagaitik jasan dezaketen lesioak ez ditu bere gain hartuko.
Larunbata honetan, apirilak 21, 19:00tan Jesuitasen jokatuko du Bera Berak txapeldun geratzeko faboritoa den Comercial Zabala talde azpeitiarraren aurka. Talde donostiarra denboraldi bikaina burutzen ari da. Arerio gogorren aurka aritu da eta emaitzak kontrakoak izan badira ere, asko balio izan diote obetzeko. Momentu onetan Bera Berak ez du zer ikusirik denboraldi hasierako ekipoarekin.
Bide berdinetik jarraituz izango da larunbateko partidoa ere. Azpeitiarrak guztiz faboritoak dira baina Bera Berak lanak ematen saiatuko da. Partidu serioa eta intentsitate handiz jokatu nahi du nahiz eta garaipena ezinezkoa dela jakin.
Bera Berak jokalari guztiak prest ditu larunbateko partidurako. Ez dute ezer galtzekorik eta bai asko gozatzeko. Giro bikaina espero da Jesuitaseko zelaian, talde guztiek jarraitzaile asko erameko asmoa dugu eta. Tokia izango ote da denontzat?
Ligako azken partidua Erroibide Irun-en aurka geneukan (Bera-Bera Ulia), etxean jokatzen genuen eta ezin esan gauzak ondo atera ez zirenik.
Aurretik bagenekien zonan defenditzeko joera zeukatela, baina, hala ere zailtasunak izan genituen erasotzeko garaian, ez genuen zelaia behar bezala irekitzen eta haien defentsa gainditzea kostatzen zitzaigun, gauzak horrela kanpoko tiroetan oinarritu behar izan genuen eta horrek 10-14-ko laurdena ekarri uen. Bigarren laurdenean ordea,jokoa bizitu genuen; baloiak lapurtzen hasi ginen eta konfiantzarekin jokatzen, defentsa gogorra egin genien eta lau puntu bakarrik sartu zizkiguten. 26-18 bukatu zen lehen zatia.
Hirugarren laurdenean gauzak ez ziren gehiegi aldatu, haien defentsa arazorik gabe gainditzen genuen eta ez genien gustora jokatzen uzten, horren emaitza 22-0-ko partziala izan zen. Azken laurdenean kontraeraso batzuen ostean, banakako defentsa ezarri zuten baina ez zien ezertarako balio izan. 59-23.
ZORIONAK NESKAK!!! EA HORRELA JARRAITZEN DUGUN!