Con fecha 14/06/2012, DVKirolak, el suplemento de Deporte Base del Diario Vasco, ha publicado un entrevista con Nerea Cuéllar, alumnna de Patineskola, que reproducimos a continuación.
Link a la edición electrónica del reportaje
«Beldurra kenduta, askoz errazagoa da patinatzen ikastea»
Bera Berako patin eskolan dabil Nerea Cuellar donostiar gaztea eta hirian zehar ziztu bizian ibiltzea ikaragarri gustatzen zaio
NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
Hilaren 22an hamabost urte beteko dituen Nerea Cuellarrek kirol asko probatu ditu bere gaztaroan zehar, baina patinak jarri eta hirian zehar ziztu bizian ibiltzea da gehien gustatzen zaion jarduera fisikoa.
-Noiz eta zergatik hasi zinen patinatzen?
-Bi urte daramatzat Bera Berako patin eskolan sartuta, baina txiki-txikitatik ibili izan naiz nire kontura. Lau edo bost urterekin oparitu zizkidaten lehenengo patinak eta iaz iritsi ziren azkenak.
-Nolatan erabaki zenuen eskolan sartzea?
-Hemen, Donostian bertan, Bera Berak patin eskola zeukala ikusi zuen aitak egunkarian. Duela bi urte izan zen hori. Ordenagailu bidez, ikastaro batean izena eman nuen eta horrelaxe hasi nintzen eskolan.
-Ordurako, baina, zuk bazenekien patinatzen. Zer erakutsi zizuten ikastaro hartan?
-Gauza asko ikasi nuen. Besteak beste, bihurguneetan patinak nola gurutzatu behar diren, gorputz-jarrera zein den, besoak nola mugitu behar diren... Gauza asko ikasi nuen, bai horixe!
-Gorputz-jarreraz hitzegin duzu, baina zein da jarrerarik aproposena patinatzerakoan?
-Ipurdia jeitsi eta belaunak tolestu egin behar dira, behatzen puntekin lerrokatuz. Hankak aldaken mailan jarri behar dira eta hortik aurrera, zenbat eta azkarrago joan, orduan eta makurtuago joan behar duzu.
-Zaila dirudi, aizu!
-Hasieran jendeak beldurra dio lurrera erortzeari. Beldur hori kenduta, askoz errazagoa da patina-tzen ikastea.
-Golperen bat hartuko zenuen zuk ere, ezta?
-Bai, noski. Eta oraindik ere erori egiten naiz. Kolpe handiak hartu izan ditut eta belaunetan beti izaten ditut zauriak eta ubeldurak. Hala ere, nik ez diot beldurrik eror-tzeari eta behin erortzen naizenean, berriro ez erortzeko zer egin behar dudan ikasten dut.
-Gorputza ondo babesten duzue gainera...
-Babesgarri asko jartzen dugu, bai. Belaunetakoak, ukondokoak, eskukoak eta batez ere, kaskoa. Hori bai dela funtsezkoa. Irakasleek ez digute uzten hori gabe patinatzen eta arrazoirik ez zaie falta, egia esan.
-Izan ere, oso abiadura handiak harrapatzen dituzue...
-Bai. Ez dakit zehatz-mehatz zenbateko abiadurak harrapatzera iritsiko garen, baina oso azkar goaz, hori ziur. Bidegorrian noanean bizikleta askori hartzen diot aurrea.
-Astean behin entrenatzen omen duzue Manteon. Egia al da hori?
-Asteazkenetan elkartzen gara eta bi zatiko entrenamenduak egiten ditugu. Lehen zatiak ordu bete irauten du eta oinarrizko gauzak erakusten dizkigute. Hortik aurrera, azkarregi joan nahi ez dutenak alde batera egin eta besteak ordu erdi gehiago geratzen gara entrenamendu profesionalagoa egiten. Abiadura handiagoa hartu eta teknika lantzen dugu.
-Zenbat patinatzaile elkartzen zarete astero-astero Manteon?
-Txikiak eta helduak zenbatuta, hogeita hamar persona inguru izango gara guztira. Zaletasuna badagoela erakusten du horrek. Gehienak helduak dira, baina gazteak ere bagaude hiru eta gu baino hiru urte gazteagoak dira beste bizpahiru. Gehienak hamar ingurukoak dira umeetan.
-Astean zehar behin entrenatzen duzue, baina hirian zehar patina-tzera ateratzen zaretela ikusi dut behin baino gehiagotan...
-Nik nire kabuz egiten dut hori, aitarekin ala bakarrik. Intxaurrondo Zaharrekoa naiz eta ostiral arratsaldetan patinatzera ateratzea gusta-tzen zait. Patinak hartu eta handik Zurriolako hondartzako pasealekura jeisten naiz, Amararaino. Han Morlanseko tuneletik sartu, Antiguora gerturatu eta Kontxatik itzultzen naiz etxera.
-Kilometro dezente dago hor, aizu!
-Ez dakit zenbat izango diren, baina batzuk badira, bai... Izerdi-patsetan iristen naiz etxera.
-Eta zergatik gustatzen zaizu hainbeste patinatzea?
-Ba, ez dakit. Ez dut inoiz planteiatu galdera hori. Eragiten didan sentsazioagatik izango da, ziztu bizian joatea gustatzen zaidalako, alegia.
-Euria egiten duenean ere atera zaitezkete patinatzera?
-Kontu gehiago eduki behar dugu ez irristatzeko. Erortzeko arriskua handiagoa da, baina ez da ezinezkoa. Udara da, edozein modutan, patinatzeko garairik onena.
-Hirian zehar zoazenean, beti ere bidegorritik al zoazte?
-Bai. Zatiren bat, behar bada, errepidetik egingo dugu, baina orokorrean errepideak sahiesten saiatzen gara.
-Donostian hika-mika handia dago orain, txirrindulariei jarri dizkieten arauak direla eta. Argiztapena eta txirrina eraman behar dituzte... Eta zuek?
-Eskumuturrean txirrina eraman beharko dugu ala? Nire aitarekin eta lagunekin hitzegin dut gai horretaz eta ez zaigu oso normala iruditzen guk ere txirrina eskuan eraman behar izatea. Gu ez gara bizikleta bat.
-Eta argiztapena eraman behar izatearena?
-Tunelak, normalean, argiztatuta egoten dira. Gainera, duela gutxi kasko berria erosi nuen eta atzekaldean argitxo gorri bat dauka. Nahikoa da horrekin.
-Txapelketaren batean parte hartu al duzu orain arte?
-Lilatonean baino ez dut parte hartu. Korrikalariak baino bost minutu lehenago atera ginen patinatzaileak eta oso urduri egon arren, maila nahiko onean ibili nintzen. Bost kilometro ziren eta hamaikagarren postuan amaitu nuen.
-Gustatu al zitzaizun lehiatzearen sentsazioa?
-Bai, baina jende gehiena tropelean zihoan eta nik, jende askorik ezagutzen ez nuenez, bakarrik joan behar izan nuen. Beraiekin joateko esan zidaten gero Donosti Roller taldekoek.
-Noiz izango da hurrengo karrera hori?
-Ez dago aukera askorik. Debekatuta dago hamasei urte azpikoen-tzat eta beraz, urte bat itxaron beharko dut oraindik. Nahiko nuke nik ere parte hartu, baina ezin oraindik.
-Zerbait gaineratu nahi al zenuke?
-Esan nahi nuke Donostian ez dagoela patinatzeko instalazio onik. Instalazio zirkularrak izan ohi dira eta hor jende asko bildu ohi da, baina hemen ez dago horrelakorik eta gertuen daudenak urrunegi daude, Iruñean eta Gasteizen. Gustatuko litzaidake horrelako instalazioa ere Donostian edukitzea.
Para aquellos que podáis estás interesados en las carreras y pruebas en patines, pondremos las más importantes que se vayan a celebrar en nuestro entorno cercano:
11 de marzo: Lilaton (sin confirmar definitivamente) 5 km, sólo mujeres.
6 de mayo: Maraton Martin Fiz (Gasteiz) 42 km.
12-13 mayo: Travesía de Landas (220 km).
30 de junio/ 1 de julio: 24 horas de Le Mans.
2 de septiembre: La Course de la Plage aux Pins - Moliets (Landas) 20 km.
15 de septiembre: P2P (Pamplona - Puente La Reina) 42 km.
21 de octubre: 15 km de Donostia.
11 de noviembre: B/SS
Para más información (dificultad, inscripciones, etc.) no dudéis en consultar a los monitores de Patineskola.